Facebook UCI
  • Castellano
  • Euskaraz
  • English

85 - 115 - 125 KM Benetazko Zikloturismoa
2019ko Igandea Martxoak 24. 31. Edizioa

Menú

GALDERA OROKORRAK BILBAO BILBAO 2019

Nork egin ahal du nire inskripzioa?

Edozeinek. Bakarrik zure erregistro zenbakia behar du. Txirrindularitza federakundeko lizentzia baduzu, horren kopia ere behar izango dugu. NAN-a ez da beharrezkoa.

Noiz inskribatu naiteke?

Behin betiko inskripzioa zubiarte merkatal zentruan egingo da (Lehendakari leizaola 2. 48011 Bilbo)

  • Asteazkena, Martxoak 20, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Osteguna, Martxoak 21, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Ostirala, Martxoak 22, arratsaldeko 18:00etatik- 20:30ak arte
  • Larunbata, Martxoak 23, 10:00etatik- 20:00ak arte
  • Igandea, Martxoak 24, 07:00etatik- 08:30ak arte

Kanpotarra naiz. Dortsalak amaitzen dira?

Ez, ez dago inskripzio kuporik

Online egin dezaket inskripzioa?

Behin-behinekoa bai, baina behin-betikoa egiteko Zubiarte merkatal zentrura etorri behar duzu.

Martxaren egunean bertan inskripzioa egiteko aukerarik dago?

Bai, igandean bertan egin daiteke inskripzioa. 7:00etatik – 8.30ak arte

Zenbat urte izan behar ditut inskripzioa egiteko?

Gutxienez 15 urte izan behar dituzu Bilbao Bilbao martxan parte hartzeko

Aurtengo lizentzia ordaindu dut, baina oraindik ez daukat karneta

Zure federazioan eskatu behar izango duzu lizentzia ordainduta daukazun ziurtagiri bat. Dokumentu hori ekarri inskripzioa egitera zatozen egunean.

Zeintzuk dira baliogarri diren lizentziak?

Bakarrik txirrindularitza federaziokoak

Beharrezkoa da erregistro zenbakia paperean inprimatuta eroatea?

Ez, mugikorrean ere eroan dezakezu.

Errakuntza bat dela eta, zer pasatzen da birritan bete badut inskripzio formularioa?

Sistemak ez dizu utziko datu berdinak behin baino gehiagotan sartzea. Daturen bat desberdina bada, bi erregistro zenbaki izango dituzu. Edozeinekin inskribatu ahal izango zara.

Zelan frogatu daikete inskribatuta nagoela eta hornidura eta trofeoa har ditzakedala?

Horretarako derrigorrezkoa da dortsala agerian eroatea.

E-maila aldatu dut

Bidali mesedez zure datu berriak bidebike@bilbaobilbao.com–era. Guk egingo ditugu aldaketa guztiak

Zelan erreserbatu daiteke hotela zuen web orrian agertzen diren prezioetan?

Hotelarekin arremanetan jartzen zarenean, Martxaren partaidea zarela esan.

Non aparkatu ahal dut nire autokarabana/furgoneta?

https://bilbaohostel.net/area-autocaravanas-bilbao/

Larunbatetik utzi dezaket nire kotxea Zubiarte merkatal zentruan?

Ez. Parkina igande goizeko 6.30tatik egongo da zabalik. Gogoratu 17.00 arte izango dala doakoa. Hortik aurrera ordaindu behar izango da.

Zelan erabili ahal dut Guggenheim-era sartzeko %50ko deskontua?

Inskripzio sobrean bertan daukazu inprimatuta %50eko deskuntua erabiltzeko txartela. Hori erakutsi behar izango duzu sarrerak erosterakoan.

Zer gertatzen da antolakuntzak ezartzen duen ordutegitik kanpo gelditzen banaiz?

Ordutegi horietatik kanpo gelditzen bazara, araudian azaltzen den bezala, ez zara Martxako partaidea izango eta, beraz, ez duzu asegururik (ez-federatuak) ezta asistentzia medikorik izango.

Ibilbide itxia izango da? Geldiuneak egon daitezke?

Ez, ez da ibilbide itxia izango. Gogoratu, beti erabili behar da eskuineko bidea.

Geldiuneak direla eta, batzuetan oso zaila da holakorik ez gertatzea. Mugitzen garen bideetatik gerta daiteke, beraz kontuz eta arretaz ibili.

Eta beti gogoratu hau Martxa bat dela.