85 – 115 – 125 KM Benetazko Zikloturismoa
2025eko martxoaren 23a, igandea. 36. Edizioa
ONLINE Izen-ematea Occident Bilbao Bilbao 2025
BERRIA!!!: Izen-ematea eta ordainketa online egingo da Rock the Sport plataformaren bidez.
29 Euro (24 euro federatuak) 2025eko urtarrilaren 15era arte (bera barne). |
32 Euro (27 euro federatuak) 2025eko urtarrilaren 16tik 2025eko otsailaren 19ra arte (bera barne). |
35 Euro (30 euro federatuak) 2025eko otsailaren 20tik izen-emateak amaitu arte. |
Edo izena emateko plazak agortu arte.
Informazio Gehiago
Partaide guztiek izen-emate osoa ordaindu beharko dute.
Izena ematerakoan, txirrindularitza federazioko linzentziarik ez dutenentzat, eguneko aseguru bat kontratatuko da.
Inskripzio-poltsa jasotzerakoan 2025ean indarrean dagoen lizentzia aurkezten duten parte-hartzaile federatuek derrigorrezko aseguruari dagozkion 5 euroak jasoko dituzte bueltan (federazio-lizentzian dagoeneko sartuta).
Espainiako Txirrindularitza Federazioak edo, hala badagokio, UCIren araudi orokorrek araututako nazioarteko beste federazio batzuek emandako lizentziek baino ez dute balioko itzulketarako.
Itzulketa ordaindu zen txartel berean egingo da, eta itzuli eta 24 orduko epean itzuliko da.
Izena online emateko prozesua osatzean, Rock the Sport plataformatik baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu, araudia duen inskripzio-poltsaren, eskuleku-plakaren eta oparien bila etortzeko beharrezkoa den QR kode batekin.
Zubiarte Merkataritza Zentrotik pasa ahal izango zara honako egun eta ordu hauetan:
- Osteguna, martxoak 20, arratsaldeko 18:00etatik- 20:00ak arte
- Ostirala, martxoak 21, arratsaldeko 18:00etatik- 20:00ak arte
- Larunbata, martxoak 22, 10:00etatik- 20:00ak arte
- Igandea, martxoak 23, 07:00etatik- 08:30ak arte
Ahal den neurrian,The Rock the Sport plataforman aukeratutako ordu/eguna errespetatzea eskatzen dizugu .
Edozein arrazoirengatik zure QR kodea duen posta elektronikoa EZ BADUZU JASO (mesedez, begiratu lehendabizi spam postontzian), EZABATU edo GALDU baduzu eta/edo Rock The Sport plataforman izena emateko prozesuan/ordainketan gerta daitekeen edozein gorabeheretarako, mesedez, jar zaitez harremanetan Rock The Sportekin info@rockthesport.com helbidean.
2013tik aurrera parte hartu duzuen parte-hartzaileen erregistro-zenbakia, jada ez da eskatuko online izena emateko prozesuan zehar.
Rock The Sportek inskripzio-prozesuan zehar inskripzioaren babes-zerbitzu bat eskaintzen du (Trustpilot) inskripzioa izapidetzean; babes hori kontratatu eta baldintzak betetzen direnean bakarrik berreskuratu ahal izango da inskripzioa. Inskripzioa berrestean, babesaren eta hura erabiltzeko moduaren jarraibideak jasoko dira.
Bestela, inskripzioaren zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.
Izen-ematearen babesa kontratatu aurretik, garrantzitsua da zerbitzuaren baldintzak ondo irakurtzea.
Inskripzioaren babesa kontratatu ez baduzu, ezin izango duzu inskripzioaren zenbatekoa itzultzeko eskatu, baina bai, edozein unetan, inskripzio-poltsa jaso aurretik, zuk aukeratutako beste pertsona bati pasatu ahal izango diozu, RockTheSport plataformako “Nire inskripzioa” izeneko zure gune pribatutik.
Rock the Sporten izena emateko plataformaren bidez, beste pertsona bati “oparitu” eta izen-emate bat ordaindu ahal izango diozu. Pertsona horri mezu elektroniko bat iritsiko zaio dagoeneko ordainduta dagoen inskripzioarekin eta bere datu pertsonalak betetzeko eskatuz.
Pertsona bakar batek egin ahal izango ditu gehienez 10 pertsonentzako inskripzioa Rock the Sport online plataforman. Zure taldeak 10 pertsona baino gehiago baditu, bidebike@bilbaobilbao.com helbidera email bat bidaltzeko eskatzen dizugu eta Excel inprimaki bat bidaliko dizugu.
RockTheSportek, Ingooden bitartez, bizikleta babesteko aukerako asegurua ere eskaintzen du. Garrantzitsua da kontratatuz gero baldintzak ondo irakurtzea eta kontsultak edo zalantzak izanez gero soporte@rockthesport.com helbidera idaztea.
Aukerako babes-zerbitzu biak izapidetzeko, inskripzio-prozesuan adierazten da nola kudeatu behar diren kasu bakoitzean.
Bi aukerako aseguruen tramitazioa Rock The Sport bidez kudeatzen da zuzenean. Bidebike Txirrindulari Klubak ez du kasu horietan gerta daitekeen edozein gorabeheraren erantzun, erreklamazio edo kudeaketaren erantzukizunik.